Izaro Oliveira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro Oliveira

Bizitza
JaiotzaErmua2005eko otsailaren 12a (19 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Izaro Oliveira Alberdi txirrindularia, 2023 abendua

Izaro Oliveira Alberdi (Ermua, Bizkaia, 2005eko otsailaren 12a) bizkaitar txirrindularia da.[1] 2021ean Espainiako erlojupeko txapelduna izan zen eta errepideko txapeldunordea.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oliveira 2023an Bioteknologia ikasten hasi zen.[1] Kirolzalea da. Futbolean, patinetan edo igerian jardun ostean, 12 urterekin hasi zen Ermuko Txirrindulari elkartean.[2]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Izaro Oliveira, Ermuko Txirrindulari Elkarteko lehen urteko infantila zela, Bizkaiko txapeldunordea izan zen. Gainera, Bizkaiko gymkana modalitatean, txapelduna izatea lortu zuen.[4]

2021eko uztailean Euskadiko Txirrindulari Federazioarekin parte hartu zuen. Beroarengatik txapelketa ordua atzeratu arren, 40 gradurekin aritu ziren. 16 urte zituen Seguros Bilbao Miribilla taldeko txirrindulariak Espainiako txapelketan parte hartze nabarmena izan zuen. Erlojupekoan txapelduna izan zen bigarren sailkatuari 18:50,09 aldea aterata. Errepideko proban bigarrena izan zen, txapeldunordea.[2]

Errepidean asko ibili da. Pistak entrenatzeko denbora laburragoa eskatzen du eta egokiagoa da ikasi bitartean. 2023an batez ere pistan ibili zen eta ondo aritu zen. Txirrindularitzan eta ikasketetan batera aritzean maila handia ematea zail aurreikusten bazuen ere, Espainiako txapelketan sailkatu egin zen eta Europako eta Munduko Txapelketetan egoteko aukera izan zuen. [1]

Txirrindulari ermuarrak Duranguesa taldearekin azken lasterketak egin ostean, 2024 urte hasieran jubenil maila utzi eta 23 urtez azpikoetara pasatuta, Eustrak-Euskadi taldean jarraituko du pistako taldean, Berrizko belodromoko taldean. Errepidea pistako denboraldia ahalik eta ondoen prestatzeko erabilita, pistan buru-belarri jarraitzeko asmoan. Taldekide izango ditu, besteak beste, Ana Usabiaga eta Ziortza Isasi. Hainbat lasterketa zain: Anoetako Gipuzkoa Sariko lasterketa, urtarrilean Anadiako belodromoan (Portugal) nazioarteko txapelketa, otsailean Gipuzkoako Nazioarteko saria...[1]

2023ko urtarrilaren 28an Izaro Oliveira junior mailako Tafallako bigarren Pista Ligako irabazlea izan zen; María Caraballo, ostera, kadete mailako txapelduna izan zen. Junior emakumeen proba Oliveirarentzat erabaki zen, erregularra izan zelako, proba guztietan hiru onenen artean amaitu baitzuen: scratch-en irabazlea, kanporaketan bigarrena eta abiadura eta puntuazioan hirugarrena. Horri esker 24 puntu pilatu zituen. Bere mailako Raquel Erdociainek (Ecologicas Navarr-Beratxa) 20 puntu izan zituen, eta ez zuen nahikoa izan bost probetatik lautan puntuazio bikainarekin podiumean geratzearekin.[5]

2023ko apirilean Espainiako junior eta kadeteak Madrilgo Tasio Greciano belodromoan, Galapagar herriko V. Mendeurreneko Sari Nagusian lehiatu ziren. Gazteentzako emakumezkoen lasterketa ere Valentziarrentzat izan zen, baina Izaro Oliveira euskaldunak sei edo zazpi lasterkari geratzen zirela urrutiko eraso batekin ahalegindu egin zen. Azkenean neutralizatu egin zuten, baina bere ausardiak podiumera igotzeko balio izan zion, brontzezko domina lortu baitzuen, Daniela Grañanaren (potentzia inposatu zuen) eta Clara Martínez balearraren atzetik.[6]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023ko apirilean 3. postua, brontzea lortu zuen Galapagar herriko V. Mendeurreneko Sari Nagusian. [6]
  • Uztailaren 22 eta 23: Bizkaiko koloreak 137 km (Abadiño- Abadiño etapa eta Iurreta-Iurreta) 91. eta 110. postua[7][8]

2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 27 eta 28: Bizkaiko koloreak 137 km (Abadiño- Abadiño etapa eta Iurreta-Iurreta) 41. postua[7][8]

2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. postua, txapelduna, Espainiako erlojupekoan
  • 2. postua, txapeldunordea, Espainiako errepidean [2]

2018an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2. postua, txapeldunordea, Bizkaian [4]
  • 1. postua, txapelduna, Bizkaiko Ginkana modalitatean. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «“Eustrak-Euskadi maila handiko taldea da eta horrelako talde batean sartzeak harrotasuna ematen du” - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  2. a b c d ISSN https://www.ermua.eus/sites/default/files/repositorio-archivos/31072021_06_08_2021_10_11_48.pdf..
  3. «Izaro Oliveira Alberdi (Track Cycling) : Prize list and results» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  4. a b c (Gaztelaniaz) García, Estíbaliz. (2018-08-30). ««La cantera ciclista está asegurada en Ermua»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  5. (Gaztelaniaz) Los juniors Hugo Sánchez e Izaro Oliveira y los cadetes Hugo Vicente y María Caraballo, vencedores de la segunda Liga de Pista, en Tafalla. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  6. a b (Gaztelaniaz) Ferrari, Fernando. (2023-04-09). «Campeonato España pista júnior/cadete: Final en Galapagar» Ciclo21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  7. a b «Izaro Oliveira» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  8. a b «Izaro Oliveira Alberdi» FirstCycling.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]