JO.LO.AR.

Wikipedia, Entziklopedia askea
JO.LO.AR.
pistola erdiautomatikoa
Fabrikazioa
FabrikatzaileaCalixto Arrizabalaga e Hijos
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Historia
Zerbitzuaren hasiera1924
GatazkaEspainiako Gerra Zibila
Ezaugarriak
Munizioa.25 ACP (en) Itzuli, .32 ACP (en) Itzuli, .380 ACP (en) Itzuli, 9×23mm Largo (en) Itzuli eta .45 ACP (en) Itzuli

JO.LO.AR. euskal pistola semiautomatikoa da, J. Lopez de Arnaizek diseinatua. 1924tik aurrera Eibarren zegoen Calixto Arrizabalaga e Hijos enpresak ekoiztu zuen[1].

Kalibre askotan egin zuten, 6.35x16mm (.25 ACP), 7.65x17mm (.32 ACP), 9x17mm (.380 ACP), 9x23mm luze eta 11.43x23mm (.45 ACP) kartutxoak erabiliz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José López Arnaiz enpresariak 1919ko irailaren 12an bere asmakuntza patentatu zuen: pistola bati kanpotik gehitu ahal zitzaion palanka bat, esku bakarra zutenek tiro egin ahal izateko[1]. 1924an Arnaizek lortu zuen Calixto Arrizabalaga e Hijos enpresak bere sistema hartzea eta jada bazuten Sharp Shooter izeneko pistolari gehitzea. 1930ko hamarkadaren hasieran amaitu zen bere ekoizpena[1].

Erosleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peruko Armadak ale asko erosi zituen, egokiak zirelako zaldi gainean tiro egiteko, esku bakarrarekin[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Pistola JO.LO.AR: el arma de los mancos - Arma corta» www.armas.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]