Jacques Tardi
Jacques Tardi frantses komikilaria da (Valence, 1946). Pilote aldizkarian egin zuen debuta 1970ean, eta Adieu Brindavoine sortu zuen (1972-1973) han. Lehen Mundu Gerrak beragan izan zuen eragina erakusten zuen komiki hartan. Gai horren inguruan egin zuen lan nagusia: C'était la guerre des tranchées (1982-1993, Lubakien gerra zen). Le Démon des glaces (1974, Izotzetako deabrua) lanean, komiki moduan adierazten ditu Jules Verneren gisako bidaiak. Adèle Blanc-Sec sailean (1976, Sud-Ouest aldizkarian sortua), berriz, XX. mende hasieran boladan izan ziren polizia-istorioak eta istorio fantastikoak eman zituen eleberri modura. 1978tik 1979ra, Ici même marraztu zuen, Jean-Claude Foresten gidoian oinarrituta. 1981ean, Brouillard au pont de Tolbiac (Lainoa Tolbiaceko zubian) lanarekin, Léo Maleten eleberrien egokitzapen-sail bat egiten hasi zen, Nestro Burma detektibea paperera eramanaz. Jacques Tardik garrantzizko lana egin zuen 70eko hamarkadan, helduentzako marrazki-zerrenden alorrean. Hainbat liburutako ilustrazioak egin ditu, batez ere, Célinerenak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.