Jaipur

Koordenatuak: 26°55′N 75°52′E / 26.92°N 75.87°E / 26.92; 75.87
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaipur
जयपुर
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaRajastan
Division in IndiaJaipur division
Indiako barrutiJaipur barrutia
AlkateaAshok Parnami (en) Itzuli
Izen ofizialaजयपुर
Jaipur
Jatorrizko izenaजयपुर
Posta kodea302001
Geografia
Koordenatuak26°55′N 75°52′E / 26.92°N 75.87°E / 26.92; 75.87
Map
Azalera467 km²
Altuera431 m
Demografia
Biztanleria3.073.350 (2011)
Dentsitatea6.581,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1727
Telefono aurrizkia141
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakCalgary, Fremont (Kalifornia), Dodoma, Port Louis eta Lagos
MatrikulaRJ-14
jaipurmc.org

Jaipur (hindiz: जयपुर), Hiri arrosa bezala ezagutzen dena, Indiako Rajastan estatuko hiriburua da. 3.210.570 biztanle ditu (2009) eta honek Rajasthango hiri handiena eta Indiako hamaikagarrena bihurtzen du. Delhi eta Agrarekin batera Indiaren urrezko triangelua osatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaipur nahiko hiri berria da, 1727an sortu baitzuen Maharaja Sawai Jai Singh IIak. Hortik datorkio izena, Jairen hiria esan nahi baitu. Maharaja hau Amber Fort gazteluan bizi zen eta bertako populazioa hazten zihoala ikusita 11 km-tara hiri berria sortzea erabaki zuen. Jai Singh II zientzia, astronomia, matematika eta literatura zalea zenez, geometrian eta indiar kulturan oinarrituriko hiri perfektua egin nahi izan zuen. Boulevard zabalez banaturiko bederatzi bloke osatu zituen, hauetako bi errege jauregi eta instituzioentzako eta beste zazpiak jendearentzako. Hiri guztia inguratuko zuen harresia ere eraiki zuen, zazpi ate ederrez hornitua. Lau urtetan eraiki zuten hiria.

1853an Galesko Printzeak Jaipur bisitatuko zuela eta, honi ongi etorria egiteko hiri guztia arrosa kolorez margotu zuten, indiarrentzako zortearen kolorea da. XIX mende bukaeratik aurrera hiriaren populazioak hazkunde handia izan du. Gaur egun harresietatik kanpora asko hedatu da hiria.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rajastan estatuko mendebaldean dago Jaipur, New Delhitik 259 km-tara. 431 metroko altueran dago eta Jalmahal lakuaren ertzetan. Klima erdi desertikoa du, urtero 650mm-ko prezipitazioa izaten baitu, gehiengoa montzoi garaian, ekaina eta irailaren artean. Udan 30 °C-tako batez besteko tenperatua izaten du, neguan aldiz 15-18 °C-takoa.


    Datu klimatikoak (Jaipur)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 30 32 40 43 45 43 45 39 39 38 37 32 45
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23 26 32 37 40 40 34 32 33 33 29 24 31.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 11 16 21 25 27 26 24 23 19 13 9 18.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1 0 5 12 17 21 16 20 19 10 6 3 0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 8 12 6 4 16 66 216 231 80 23 3 3 668
Iturria: [1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amber gotorlekua: Jaipurretik 11 kilometrotara kokatuta dagoen gaztelu erraldoia da. Raja Man Singh erregeak hasi zuen eraikuntza 1592an eta hurrengo 150 urtetan aldaketak izan zituen. Hasierako gaztelua muino baten gainean egin zuten, gaur egun Jaigarh Fort deitzen dena, baina pixkanaka mendian behera jauregi eta pasabideak gehitzen joan ziren Amber Fort osatuz.
  • City Palace: Jai Singh IIak hirian bizitzeko eraikitako jauregi multzoa da. Indiako errepublika osatu arte hemen bizi izan dira Rajasthan gobernatu izan duten maharajak.
  • Hawa Mahal: Haizeen jauregia esan nahi du. Gorteko emakumeentzat sorturiko jauregia da. Bere bost solairuetan ederki dekoraturiko 953 leiho txiki ditu, emakumeek kalea ikusi ahal izateko beraiek ikusiak izan gabe.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BBC Weather

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]