Lagos
|
Lagos |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Probintzia | Lagos estatua | ||
| Koordenatuak | 06°27′N 03°23′E / 6.450°N 3.383°EKoordenatuak: 06°27′N 03°23′E / 6.450°N 3.383°E | ||
| Eremua | 999,6 km2 | ||
| Garaiera | 10 m | ||
| Biztanleria | 7.937.932 bizt. (2006[1]) | ||
| Dentsitatea | 7.941,11 bizt./km² | ||
| http://www.lagosstate.gov.ng/ | |||
Lagos Nigeriako hiri nagusia da eta hiriburua izan da 1991 arte (ordutik Abuja da). Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, Beningo golkoan. 2006an 7.937.932 biztanle zituen[1] (metropoli-gune osoak 9.123.200) eta Afrikako hiririk handiena da, Kairoren aurretik.
Eduki-taula |
Auzoak[aldatu]
- Ifako-Ijayi
- Agege
- Ikeja
- Oshodi-Isolo
- Mushin
- Shomolu
- Surulere
- Ajegunle
- Apapa
- Lagos Mainland
- Lagos Island-Ikoyi
- Victoria Island
Historia[aldatu]
XV. mendean aurkitu zuten Lagos itsasgizon portugaldarrek. 1472an Sequeira portugaldar esploratzaileak Lagos izena eman zion hiriari, eta aurreko joruberazko izena (Eko) ordezkatu zuen horrek. Biztanleek harreman onak izan zituzten lehendabiziko portugaldarrekin, baina haien seme-alabek jatorrizko biztanleen esklabotasuna bultzatu zuten, 1851. urtean armada ingelesak, esklabotasuna desagerrarazteko, Lagosi eraso zion arte.
1861. urtean ingelesen administrazioaren mende gelditu zen Lagos, 1906. urtean Nigeriako hegoaldeko protektoratuaren barne egokitu zen arte. Nigeriako koloniako eta protektoratuko hiriburu bihurtu zen 1914. urtean, eta Nigeriako hiriburu 1960. urtean.
1975. urtean, Lagoseko hiriko hazkunde demografiko izugarria zela eta, hiriburu berri bat eraikitzen hasi ziren Lagosetik 400 km iparraldera Abuja hirian. 1991tik Abuja da hiriburua.
Ekonomia[aldatu]
Merkataritza eta industriagune garrantzitsua da Lagos (automobilgintza, janari industria, altzairugintza, ehungintza eta kimika industria). Museoak, unibertsitatea, apezpikutegia eta nazioarteko aireportua.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Lagos hiriko webgune ofiziala
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b 2006ko erroldaren emaitzak Nigerianstat.gov.ng