Jakintza ikastola (Donostia)

Koordenatuak: 43°18′38″N 2°00′05″W / 43.310472°N 2.001511°W / 43.310472; -2.001511
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakintza ikastola (Donostia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAntigua
Koordenatuak43°18′38″N 2°00′05″W / 43.310472°N 2.001511°W / 43.310472; -2.001511
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1963
JabeaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Jakintza Ikastola Donostiako Antigua auzoan kokaturik dagoen D ereduko ikastetxe publikoa da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila da ikastetxearen titularra. Gaur egun, bi eraikuntzatan banatuta dago. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko ikasleak jasotzen ditu. Jakintza ikastetxea 1963. urtean sortu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez ere euskaraz irakasteko euskal eskola autonomoak (ikastolak) han eta hemen jaio baziren ere, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuz, Espainiako Gerra Zibilak ikastolak ezabatu egin zituen. Ez ordea betiko: 1944an, guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki zuten haren etxean. Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik.

1950eko hamarkadan, beste andereño batzuek ikastolak zabaldu zituzten Donostian eta 1960ko hamarkadako loraldia zela eta, ikastolak Euskal Herri osora zabaldu ziren.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuinguru horretan, 1963/1964 ikasturtean sortu zen Antiguako Jakintza Ikastola. Hasieran, Erregezain kaleko etxebizitza batean, Aintzane Astiazaranek eskolak ematen zizkien auzoko haur batzuei. Urte batzuk maileguz eskatutako lokaletan kokatu ondoren, 1967an Jakintza Kultur Elkartea sortu zen eta Mikelete ibilbideko egoitza erosi zen. Garai hartan, ahalegin handia egin behar izan zuten Jakintzako familiek eta Antiguako bizilagun askok, egoera ekonomiko larriari eta frankismoak ezarritako jazarraldiari erantzunez, ikastola aurrera ateratzeko.

Jakintza handitzen eta sendotzen zihoan eta 1970/71 ikasturtean, aurretik maileguan erabilitako lokal batzuk erabili behar izan zituen berriz ere. Horregatik, 1973an, Heriz pasealekuko San Rafael ikastetxeko lau gela alokatu zituen 110 ikaslerentzat, baina Heziketaren Lege Orokorra garai hartantxe atera berria zen eta debekatuta geratu zen eskola bat areto batean baino gehiagotan egotea; beraz, Jakintza Kultur Elkartekoak egoitza bakar bat izateko aukera hasi ziren aztertzen.

1974ean, Elizbarrutiak salgai jarri zuen San Sebastian Martir ikastetxea eta salneurria Jakintzako kideentzat gehiegizkoa izan arren, erostea erabaki zuten OHO legeak oso egoera larrian jarri baitzuen ikastola.

1974ko irailaren 14an eraikina erosi eta Lugaritz Berri S.A. sortu zuten jabetza kudeatzeko.

Hezkuntza proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakintza Ikastetxearen hezkuntza proiektua honako printzipio edo balioetan oinarritzen da:

  • Euskalduna eta euskal kulturan errotua,
  • auzokoa,
  • akonfesionala,
  • eleaniztuna, berritzailea,
  • parte hartzailea,
  • inklusiboa,
  • garapen integralaren aldekoa,
  • elkarbizitzan, berdintasunean eta hezkidetzan oinarritua,
  • ingurunearekiko arduratsua
  • teknologia berrien bultzatzailea.

Bestetik, Irakaskuntza prozesuaren ezaugarriak: jakin-mina, espiritu kritikoa, berdintasun eraginkorra, osasuna, metodologia aktiboa, autoestimua, autonomia, begirunea, askatasuna eta elkarbizitza dira. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hezkuntza Proiektua. Jakintza ikastola. 2015.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakintza ikastolako webgunea

Ikastola Artikulu hau ikastola, eskola edo ikastetxe bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.