James Oliver Curwood
Wikipedia(e)tik
James Oliver Curwood Estatu Batuetako eleberrigile eta kazetaria izan zen (Owoso, Michigan, 1878 - Owoso, 1927). Kanada iparraldeko lurraldeetan bizi izan zen luzaroan; haren eleberriak, abenturazkoak, egonaldi hartan oinarritzen dira: The courage of captain Plum (1908, Plum kapitainaren adorea), The wolf hunters (1908, Otso ehiztariak), Kazan the wolfdog (1914, Kazan otso-zakurra).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.