Jay Litherland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jay Litherland

Bizitza
JaiotzaOsaka1995eko abuztuaren 24a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Japonia
 Zeelanda Berria
BizilekuaAthens
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Georgia (en) Itzuli
Chattahoochee High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua80 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Facebook: jay.litherland.3 Twitter: j_litherland Instagram: jaylitherland Olympic.org: jay-litherland Edit the value on Wikidata

Jay Litherland (Osaka, Japonia, 1995eko abuztuaren 24a) jatorri japoniarra eta Zeelanda Berriko igerilari estatubatuarra da.

Nazioarteko Igeriketa Ligako parte den DC Trident ordezkatzen du. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan gizonezkoen 400 m lau-estiloan zilarrezko domina irabazi zuen 4.10,28ko denborarekin. Munduko Unibertsitate Jokoetako urrezko domina izan zen 2015eko Udako Universiadetan, eta brontzezko domina lortu zuen FINA Juniorren Munduko Igeriketa Txapelketan. Litherland Georgiako Unibertsitaterako lehiatu zen unibertsitate igeriketa amerikarrean.

Bizitza goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litherland, Osakan (Japonia), Mick eta Kevin anaiekin batera jaio zen; beraz, hirukia da. Bere aita, Andrew Litherland, Zeelanda Berrikoa, sukaldaria zen, eta bere ama, Chizuko, Japoniakoa.[1] Etxean, japonieraz hitz egiten hazi zen.[2] Familia Johns Creek-en (Georgia) finkatu zen, eta Litherland, igerian, All-American izendatu zuten Chattahoochee High School-eko ikasle zelarik.[2] Litherland eta bere anaiak Atlantako Dynamo Swim Club-en hazi ziren igerian, eta, Georgiako Unibertsitatean, igerilari gisa parte hartu, eta lehiatu zuten.[3]

Litherlandek AEBko hiritartasuna jaso zuen institutuan zegoelarik. Japoniako, Zelanda Berriko eta Estatu Batuetako hiritar hirukoitza zuenez, Olinpiar Jokoetan, hiru herrialde horietako edozeinetan lehiatzeko aukera zuen. Hasiera batean, Zeelanda Berriko igeriketa federazioarekin jarri zen harremanetan 2016ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko interesarekin, baina, ordurako, AEBrekin lehiatua zen nazioarteko ekitaldi batean; hau da, baimen berezia beharko zuen Zeelanda Berrira aldatzeko. Bere anaiek, ordea, AEBko probetan ordez, Zelanda Berriko olinpiar probetan parte hartzea erabaki zuten, eta Litherlandek: "gogaitzen nau Zeelanda Berria haiekin ez ordezkatzea, baina haiengatik unkitzen naiz" esan zuen.[1] Azkenean, bere anaiek ez zuten Zeelanda Berriko taldean esku hartu; beraz, hirurak elkarrekin lehiatu ziren AEBko probetan.[4]

Unibertsitateko karrera: Georgiako Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko Munduko Unibertsitate Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gwangjuko 2015eko Udako Universiadetan, Litherlandek urrea irabazi zuen 400 m lau-estilo proban, Josh Prenot herrikidea libreko txandan 3 segundoz gaindituz eta azkenean 4.12,43ko denbora lortuz.

2016ko AEBetako proba olinpikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Estatu Batuetako Olinpiar probetan, Litherland bere lehen olinpiar talderako sailkatu zen 400 m lau-estilo proban 2. postua lortuz 4.11,02 denborarekin eta Chase Kalisz Georgiako taldekidearen atzetik geratuz.

2016ko Rioko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Litherland 5. postuan sailkatu zen 400 m lau-estilo proban 4.11,68 denborarekin.

2017ko Txapelketa Nazionalak/Munduko Txapelketako Probak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko AEBko Igeriketa Txapelketan, Litherland 400 m lau-estilo proban, 2. postuan sailkatu zen 4.09,31ko denborarekin, urte horretako Munduko Txapelketan igeri-proba egiteko sailkatuz. Gainera, 200 m lau-estilo proban, 5. postua lortu zuen, 9.a 400 m librean eta 7.a 200 metro librean.

2017ko Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko FINA Munduko Txapelketan, Litherland 5. postuan sailkatu zen 400 m lau-estilo proban 4.12,05 denborarekin. 4x200 m estilo libreko errelebo kanporaketan ere, igeri egin zuen, eta Munduko Txapelketako lehen domina lortu zuen AEBko selekzioa 3. postuan jarri zenean finalean, brontzezkoa eskuratuz.

2018ko AEBetako Txapelketa Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko AEBko Igeriketa Txapelketan, Litherlandek 4.10,21eko denbora egin zuen 400 m lau-estilo proban, eta 2. postuan geratu zen. Gainera, 200 m lau-estiloan, 6. postua lortu zuen, eta, 200 m librean, 7.a lortu zuen.

2019ko Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko Munduko Uretako Txapelketan, Jayren ekitaldi bakarra, azken egunean izan zen. Chase Kalisz taldekideak finala lortu ez zuenez, Jay Litherland estatubatuar bakarra izan zen 400 m estiloko finalean.[5] Daiya Seto liderrarengandik, 300eko markan, 3,34 segundora kokaturik, Litherlandek aldea 0,27ra murriztu zuen, 2. postuan jarriz eta banakako Munduko Txapelketako lehen domina lortuz.[6][7]

ISL - DC Trident[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

400 m lau-estilo proban, Litherland gogor ekin behar izan zuen zilarrezko domina irabazteko 4.10,28 denboran, Brendon Smith brontzezko domina lortu baitzuen segundo hamarren batera.[8][9]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 400 m lau-estilo,
gizonezkoa[10]

Karrerako garairik onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide luzea (50 metroko igerilekua)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera Denbora Lekua Data
400 m lau-estilo 4:09.22 Hego Korea 2019ko uztailaren 28a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Johannsen, Dana. Swimming: With triplets, two out of three ain't bad. . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "NZHerald" defined multiple times with different content
  2. a b Jay Litherland. .
  3. Jay Litherland. .
  4. Kevin Litherland. .
  5. Chase Kalisz misses 400m individual medley final at swim worlds https://olympics.nbcsports.com/2019/07/27/chase-kalisz-swim-worlds/ Retrieved August 13, 2021.
  6. Daiya Seto Holds Off Fast-Charging Jay Litherland for 400 IM Crown https://www.swimmingworldmagazine.com/news/daiya-seto-holds-off-fast-chargin-jay-litherland-for-400-im-crown/ Retrieved August 13, 2021.
  7. Jay Litherland sets a personal best time in men's 400m IM https://www.youtube.com/watch?v=34YIdCtIWYo&t=544s&ab_channel=NBCSports Retrieved August 13, 2021.
  8. Men's 400 IM Results. .
  9. «Jay Litherland» olympedia.org (Ingelesez)
  10. Igeriketa, 400 m lau-estilo, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]