Jean-François Pilâtre de Rozier
Wikipedia(e)tik
Jean-François Pilâtre de Rozier (Metz, Frantzia, 1756ko martxoaren 30a - Wimereux, 1785eko ekainaren 15a) frantses fisikaria eta aeronauta izan zen.
Biografia [aldatu]
Fisika eta kimika irakasle izen zen Reimsen. 1783. urtean, Arlandes markesarekin batera, lehen globo igoaldia egin zuen, hogeita bost minutuko iraupena izan zuena eta 1.000 metrotara iritsi zena. 1785. urtean, Mantxako kanala zeharkatzeko ahalegina egin zuen, haize beroz eta hidrogenoz betetako bi globo zituen Rozière izeneko tresnan. Hidrogenozko globoa lehertu zen, eta berarekin zihoan Romain fisikariarekin batera hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.