Mantxako kanala
Wikipedia(e)tik
Mantxako kanala edo Mantxako itsasoa (frantsesez La Manche, "Mahuka", ingelesez English Channel eta normandieraz Maunche) Britainiar Uharteen eta Europako kontinentea bereizi dituen Ozeano Atlantikoko itsasoa da.
560 kilometro inguru luze da. Gunerik zabalena 240 kilometrokoa da, eta estuena Dover eta Cap Gris Nez (Pas-de-Calais) arteko tartea, 34 km. Bataz besteko sakonera 120 metrokoa da. Eremua 75.000 km² da.
Eduki-taula |
[aldatu] Uharteak
Mendebaldeko muturrean Anglo-normandar uharteak izenekoak daude, Erresuma Batuko menpean baina Normandiatik hurbil daudenak.
[aldatu] Tunela
Sakontzeko, irakurri: Mantxako tunela
Kenteko konderria eta Pas-de-Calaiseko departamendua lotzen ditu ia 51 kilometro daukan tunelak, 1994an zabaldutakoa.
[aldatu] Hizkuntzak
Ingeles eta frantsesezkoez gain, normandierazko hiztunak ere bizi dira Mantxako ingurune honetan.

