Metz
Wikipedia(e)tik
Goitik hasita: hiriaren ikuspegia, Mutte dorretik; Metzeko katedrala; hiriko Erdi Aroko atea; eta Pompidou-Metz museoa
Metz Frantziako ipar-ekialdeko hiria da, Lorrenako eskualdearen eta Moselako departamenduaren hiriburua. 2004an 124.300 biztanle zituen. Ibai portu bat osatzen du Mosela ibaiaren eskuinean.
Metzeko ekonomia jarduera nagusiak mekanika eta elektronika dira. Nabarmentzekoak dira San Esteban katedral gotikoa, XIV-XVI. mendeetakoa, eta Erdi Aroko harresiak. Alemaniaren inperioaren barruan geratu zen 1871n, eta Versaillesko hitzarmenaren bitartez berreskuratu zuen Frantziak.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Metzeko Udalaren webgunea
| Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.