Jean-Pierre Arraing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Pierre Arraing

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaMitikile-Larrori-Mendibile1756ko abuztuaren 20a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaMaule-Lextarre1833ko martxoaren 17a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaskoia
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria

Jean-Pierre Arraing (Mitikile-Larrori-Mendibile, 1756ko abuztuaren 20a - Maule, 1833ko martxoaren 17a) zuberotar abokatu eta politikaria izan zen.

1788an Mauleko alkate bilakatu zen aita ordezkatuz. Baina 1789ko Estatu Orokorretan Zuberoako Tiers-Etat ordezkari bilakatu zenez, kargua utzi zuen. Batzar Nazional Konstituziogilean ere parte hartu zuen.[1] Iraultzaren aldekoa, Brumaireko estatu-kolpearen ondoren, departamenduko kontseilaria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Zuberoa
Artikulu hau Zuberoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.