Jean-Pierre Vernant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Pierre Vernant 2006an.

Jean-Pierre Vernant (Provins, Frantzia, 1914ko urtarrilaren 4a - Paris, Frantzia, 2007ko urtarrilaren 9a) frantses filosofoa eta helenista izan zen.

Biografia

Collège de Franceko ohorezko irakaslea. 1975-1984 bitartean antzinako erlijioen ikasketa konparatuen katedra izan zuen. Vernantek antzinako Greziako mitoak eta erlijioak aztertu zituen, eta pentsamendu filosofikoaren larrialdiko baldintzei buruz gogoeta egin zuen, analisi estrukturala eta analisi marxista tartekatuz.

Les Origines de la pensée grecque (1962, Greziar pentsamenduaren jatorriak) lanean azaltzen du hiriaren sorrerak ez zituela soilik aldaketa ekonomikoak eta politikoak ekarri, baita pentsaeraren aldaketa eta agoraren inguruan eraikitako gune sozial berri bat ere.

Bestalde, mitoak aztertu zituen eta pentsamenduaren, tragediaren, gizartearen eta erlijioaren aurrez aurre jarri zituen: Mythe et pensée chez les Grecs (1965, Mitoa eta pentsamendua greziarrengan), Mythe et tragédie en Grèce ancienne (1972, Mitoa eta tragedia antzinako Grezian), Mythe et société en Grèce ancienne (1974, Mitoa eta gizartea antzinako Grezian), Mythe et religion dans la Grèce ancienne (1990, Mitoa eta erlijioa antzinako Grezian).



Erreferentziak