Jean André Deluc
Wikipedia(e)tik
Jean-André Deluc edo de Luc (Geneva, 1727 - Windsor, 1817) Suitzako geologoa, meteorologoa eta fisikaria izan zen. Göttingenen irakasle izan zen, eta gero, erreginaren irakasle Londresen. Beste lan askoren artean, Lettres physiques et morales sur les montagnes et sur l´histoire de la Terre et de l´homme (1779) idatzi zuen. Liburu horretan zioenaren arabera, Lurrak gaur duen itxura hartu baino lehenagotik, sei geologia-aldi izan dira, eta aldi horiek lotura estua dute Jainkoak mundua sortzeko behar izan zituen sei egunekin.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.