Göttingen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Göttingen

 Saxonia Beherea
Göttingen
Gänseliesel iturria eta oinezkoen alderdia.
Göttingengo bandera

Göttingengo armarria

Izen ofiziala Göttingen
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Saxonia Beherea
Koordenatuak 51°32′02″N 09°56′08″E / 51.53389°N 9.93556°E / 51.53389; 9.93556Koordenatuak: 51°32′02″N 09°56′08″E / 51.53389°N 9.93556°E / 51.53389; 9.93556
Göttingen is located in Alemania
Göttingen
Eremua 117,27 km2
Garaiera 150 m
Posta kodea 37001–37085
Biztanleria 121.457 bizt (2009)
Dentsitatea 1.035,7 bizt/km²
Matrikula
http://www.goettingen.de

Göttingen Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuaren hegoaldean kokatua, Turingia eta Hesse estatuetako mugatik gertu. Halaber, Göttingen barrutiko hiriburua ere bada.

Eduki-taula

[aldatu] Hedadura eta biztanleria

Herri honen hedadura, 117,27 kilometro karratukoa da. Bere biztanleria, berriz 2006. urte amaieran eginiko azken erroldaren arabera, 129.686 biztanlekoa da.

[aldatu] Geografia

Göttingen, itsasoaren mailatik 150 metroko garaierara dago. Leine ibaiak zeharkatzen du, Aller ibaiaren ibaiadarra delarik, eta, azken hau, aldi berean, Weser ibaiaren ibaiadarra da. Göttingen beraz, Weser ibaiaren arroan kokaturik dago.

[aldatu] Historia

Herri honen jatorria Gutingi izeneko herrixkan aurkitu behar da. Herrixka hau, lehen aldiz, 953. urtean aipatua izan zen. Oraingo herri modernoa, XII. mendearen bigarren erdialdean sortu zen, 1150 eta 1200 artean, Gutingi herrixkaren iparmendebaldean. Ertaroan, herri hau Hansatar Ligaren partaide izan zen.

Orain, herria, bere unibertsitate zaharragatik da ezaguna Georg-August-Universität izena duena. Unibertsitate hau, 1737. urtean sortua izan zen, eta Europako Unibertsitaterik bisitatuena da. Sortua izan eta handik 100 urtera, 1837an, zazpi irakaslek, Hannoverreko erregearen botere absolutistagatik kexatu ziren. Honen ondorioz, euren karguak galdu zituzten. Göttingeneko Zazpiak bezala ezagutuak izan ziren. Horien artean, pertsona ezagunak zeuden. Grimm anaiak, Heinrich Ewald, Wilhelm Weber eta Georg Gervinus.

Horrela, Otto von Bismarck kantziler alemaniarrak eta Gerhard Schröderrek Göttingen Unibertsitatera eraman zuten eskola legea. Carl Friedrich Gauss, Bernhard Riemann eta David Hilbert izan ziren irakasle unibertsitate hontan.

[aldatu] Herritar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

Saxonia Beherea

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak