Jean Anouilh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Anouilh (Bordele, 1910ko ekainaren 23a - Lausana, 1987ko urriaren 3a) frantziar antzerkigile bat izan zen. . Joria bezain anitza den idazle honen obran familia, idealak (maitasuna, adiskidetasuna) kritikatzen dira, zenbaitetan etsipena, bestetan ironia errukigabea erakutsiz. Haren antzerkian badira bizitzaren itsusitasuna salatzen duten lanak, «beltzak» deituak: Le voyageur sans bagages (1937), La sauvage (1938), Antigone (1944); «arrosa» kolorekoak, fantasiaz eta umorez beteak: Le bal des voleurs (1938), Le rendez-vous de Senlis (1941); obra «argitsuak»: L´invitation au château (1947), La Répétition ou l´Amour puni (1950), Colombe (1951); obra «mingotsak»: La valse des toréadors (1952), L´hurluberlu (1959), La grotte (1961); obra «jantziak»: L´Alouette (1953), Becket ou l´Honneur de Dieu (1959), La foire d´empoigne (1962). Azkenean, Cher Antoine (1969) eta Poisons rouges (1970) bezalako lanetan antzerki autobiografikoagora jo zuen, ezinezko garbitasunaren nostalgia berretsirik, gezur sozialaren aurkako salaketa are gogorragoak eginez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]