Jean Pierre Arbelbide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Pierre Arbelbide
Datu pertsonalak
Jaio 1841
Zaro (Behe Nafarroa)
Hil 1905
Baiona (Lapurdi)
Erlisionea liburuaren orri bat.

Jean Pierre Arbelbide (Zaro, Behe Nafarroa, 1841 - Baiona, Lapurdi, 1905) euskal idazle eta erlijiosoa izan zen.

Biografia

26 urte zituela apaiztu zen. Hazparneko Misionesten kongregazioko nagusia izan zen, eta Lekuineko monasterioaren eraikuntzan hartu zuen parte. Kongregazioa Baionako apezpiku barrutitik aske ikusi nahi zuen, eta Erroma eta Hego Ameriketan ibili zen, baina ez zuen bere helburua lortu. Azken urteetan Baionako kalonje izan zen.

Nafar-lapurteraz, erlijiozko gaiak erabili zituen bere idazlanetan. Piarres Lafittek honela aipatzen ditu Arbelbideren ezaugarriak: formaren dotorezia, hiztegiaren aberastasuna, Euskal Herriko iturri klasikoetara jotzeko ardura (autore zaharrak, kantak, esaera zaharrak, atsotitzak), kalitate handia duelarik haren obrak. Erlijioaren azalpen argi eta xeheari, hizkuntzaren garapenari buruzko kezka gaineratu zion Arbelbidek.

« Maiz gure eskualdetan merkatari batzu ikhusten ditugu beren ontasun guzia bizkarrean darabilatenak eta bethi herriz-herri dabiltzanak. (Colporteurs). Horrelako hirur merkatari, elkharrekin aste guzia saltzen erabiliak, ostatura biltzen dire larunbat astiri batez. Iguzkia sartzera zohan eta hirurek bazuten nork zer erran egun hetako beren saltze eta irabaziez; bainan solasbiderik handiena zuten zer egin behar othe zuketen biharamunean, igandearekin: ostatu hartan egon, meza bezperak entzuteko gisan eta pausoan, lanik ibili gabe? ala joan aitzina kurri, bertze egunetan bezala, etxez-etxe, saltzerat? lanean, irabazian, Jainko legeaz kasurik egin gabe? Batek zion ez zela handik higituko, nahiago zuela igande eguna giristinoki iragan ezenez irabazi poxi bat egin. »
Igandea edo Jaunaren eguna, 1895

Lanak

Erlijioa

  • Bokazionea edo Jainkoaren Deia (1887)
  • Erlisionea. Eskual Herriari dohazkon egiarik beharrenak. Heren Ordreko chehetasunekin eta Meza-Bezperen othoitzekin (1890)
  • Heren Ordrea (1890)
  • Igandea edo Jaunaren Eguna (1895)

Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak