Zaro
|
Zaro |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Çaro |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donibane Garazi |
| Alkatea | Robert Garikoitz (2008-2014) |
| Herritarra | zaroar |
| Koordenatuak | 43°8′55″N 1°12′58″W / 43.14861°N 1.21611°WKoordenatuak: 43°8′55″N 1°12′58″W / 43.14861°N 1.21611°W |
| Eremua | 4,01 km2 |
| Garaiera | 174-305 m |
| Distantzia | 2 km Donibane Garazira |
| Posta kodea | 64220 |
| INSEE kodea | 64166 |
| Biztanleria | 147 bizt. |
| Dentsitatea | 36,66 bizt./km² |
Zaro Nafarroa Behereko udalerria da eta Garazi eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Udalerritik Errobi ibaia igarotzen da, baita bertara isurtzen den Urtxipia erreka ere.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Donazaharre iparraldean
- Donibane Garazi ipar-mendebaldean
- Aintzila hego-ekialdean
- Eiheralarre hegoaldean
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
- Herri
- Ilharregi
- Uluntzia
Historia [aldatu]
Zaro, Eiheralarreko parrokiaren barnean egon zen eta bertan, erromesentzako ospitale sekular bat zegoen, Sancta Maria de Burunza izenekoa.[1] Herriaren lehen aipamena 1292ean dago datatua, Çaro izenarekin, eta geroago, baita 1335ean ere Baionako udalaren gutun batean, Sanctus Vincentius et Sanctus Martinus de Çaro izenarekin.
Frantziako Iraultzaren garaian, elizako kasulla eta ornamentu desberdinak saldu zituzten, herritarrengandik konfiskaturiko hainbat ondasunekin batera. Era berean, herriko parrokoa (Jean Pierre Etxepare Apat) 1792an erbesteratu zen. [2]
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2005eko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Forte protohistoriko bat zegoen ikusgai 1981. urterarte Xerrapon.
- Etxezaharra baserria XVIII. mendekoa da
- San Martin eliza Erdi Arokoa da. XVI. mendearen bukaeran edo XVII.aren hasieran berritze sakona izan zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ (Gaztelaniaz) Zaro, historia: Auñamendi entziklopedia
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Garazi-Baigorriko Herri Elkargoa