Jeans

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jeansak.

Jeansak[1]Hego Euskal Herrian, praka bakeroakdenim izeneko kotoizko oihal sendo batez egindako prakak dira. Jeans izena ingelesetik dator, eta hizkuntza hartan Genova hiriaren izenetik hartu zuten, praka horien oihala (denima) Italiako hiri hartatik baitzetorren. XIX. mendean sortu ziren eta XX. mendeko erdialdera arte, langileen jantziak ziren. 1950eko hamarkadan, estatubatuar gazteen artean zabaldu zen beat azpikulturako jantzia izatera igaro zen, jantzi formalen aurkakoa. Aurrerago, hippie eta beste kulturek ere bereganatu zuten jantzia izan zen. Geroztik, jeansak mundu osoko moda informalaren ikur bilakatu eta jende guztiaren armairuetan dagoen jantzia izatera pasa da, bereziki gazteen artean. Zabalkuntza honek jeansen aldaeren ugaritasuna ekarri du: zabalak, estuak, luzeak, motzak, gerritik erorita... Zamarra eta bestelako jantzietara ere zabaldu da estiloa. Jeansak ekoiztu dituzten marka historikoetan Levi's, Lee eta Wrangler daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeans Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.