Jenizaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jenizaroak (Vienako gudua).

Jenizaroak (turkieraz yeniçeri, euskaraz gudatalde/gudari berriak esan nahi du) trebatutako infanteri unitate batzuk ziren, Otomandar Inperioko Gudarostearen elitea osatzen zuten, eta bere betebehar askoren artean Otomandar Sultanaren babes eta zaintzaren ardurdunak izatearena zegoen, bai eta bere jauregiko beste hainbat eremuetako zaintza ere, horregatik Sultanaren Pretoriar Guardiatzat ere jo ohi ziren. Euren jatorria XIV. mendean zegoen (1330), eta 1826. urtean Mahmud II.a Sultanak desegin eta sarraskitu egin zituen.


Jenizaroen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1330. urtean Otomandar Inperioko agintaria zen Orhan I.ak jenizaroen indar militarra sortu zuen. Hasiera batean musulmanak ez ziren gudariez osatuta zegoen, hauek gehienbat gazte kristau eta guda presoak izan ohi ziren. Indar armatu eredu hau sortzeko unean, beharbada, Orhan I.ak mameluko sultanen eragina izango zukeen. Jenizaroak lehenbiziko otomandar gudaroste iraunkorra bilakatu ziren, aurretik tribuetako gerlariz osatutako indar armatuak ordezkatu zituztelarik, hauen fideltasunean beti konfindatza ezin baizitekeen eduki. Halaber, inongo gudari askek (esklaboa ez zena) ez luke infanteriako gerlari bat izan nahiko, ohikoena patu oso arriskutsu eta bizi laburra izatea baitzen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jenizaro Aldatu lotura Wikidatan