Mahmud II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mahmud II.a

Mahmud II.a (arabieraz, محمودالثانى; Konstantinopla, 1785 - 1839) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1808tik hil zen arte. Abdul Hamid I.a sultanaren hilondoko semea izan zen.

Danubio ibaiaren ezkerraldearen parte handia galdua zuen, eta eskuinaldea kontrolatzeko ahaleginetan Errusiarekin borrokatu zen. Napoleondar Gerretan arerioaren ahultasuna aprobetxatu eta Bukaresteko Itunean, 1812an, mugei eustea lortu zuen, Besarabia izan ezik.

Madmud II.ak administrazio-erakundeak eta armada bera erreformatu zituen, mendebaldar bihurtzeko prozesu batek eraginda, eta jenizaroak hiltzeko agindua eman zuen 1826an. Erreforma horiek Tanzimat delako denboraldian (1839-1876) izan zuten azkena. Tanzimat horretan Abdulmezid I.a eta Abdulaziz I.a semeek hartu zuten parte.

Mahmud II.aren sinadura estilizatua. Hau dio: "Mahmud Khan, Abdulhamid-en semea, beti garaile"

Greziaren matxinadari aurre egin behar izan zion, eta, azkenean, Navarinoko guduaren ondoren, independentzia lortu zuen 1830an.

Madmud II.aren agintaldian beste altxamendu batzuk ere gertatu ziren: Serbian, Montenegron eta Albanian. 1831n, Mehmet Alik, Egiptoko pashak, Otomandar Inperioaren aurka gerra deklaratu zuen, eta Siria, Kreta eta Al-Hijaz beretu zituen.

1839an hil zen, Egiptoren aurkako bigarren gerran.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahmud II.a Aldatu lotura Wikidatan