Jerry Rawlings
Jerry John Rawlings (Accra, Ghana, 1947 -) Ghanako politikaria eta militarra da.
[aldatu] Biografia
Gobernuan gertatzen ari ziren ustelkeriekin bat ez zetorren ofizial-talde batekin bildu zen. Estatu-kolpe batean huts egin ondoren, Akuffo teniente-koronelaren agindupeko gobernua erorarazi zuen (1979). Gudarosteko iraultza-kontseiluko burua izan zen, eta, ustelkeriaren aurkako politika zorrotza bultzatzeaz gainera, Akuffo hilarazi zuen. Konstituzio berria idatzi ondoren, hauteskunde libreak antolatu zituen. Aginpidea lortzen lagundu zion alderdiaren arteko desadostasunak zirela eta, beste estatu-kolpe bat antolatu eta zibilek eta militarrek osaturiko behin-behineko gobernua eratu zuen (1981). 1982ko eta 1983ko estatu-kolpeei, ekonomia-krisi latzari eta biztanleriaren hazkundeari aurre egin behar izan zien gobernu berriak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.