Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa (ingelesez: Economic Community of West African States, ECOWAS) mendebaldeko Afrikako nazioz haraindiko erakundea da, elkarte kideen artean ekonomia, gizarte eta kultura garapena areagotzea helburu duena.
1975eko maiatzaren 28an sortu zuen Lagosko Itunak, eta 1977. urtean hasi zen lanean. ECOWAS erakundeak Lagosen du idazkaritza, Nigerian. Sortu zen une beretik merkataritza askatasuna eta ondasun, zerbitzu eta langileen batetik besterako oztopoen gutxitzea sustatu ditu. Halaber, eskualdeen arteko komunikazio eta garraioen hobekuntza bultzatu ditu. Arlo militarrean nabarmentzekoa da 1990eko hamarkadan erakundeak bete zuen papera, ECOMOG armadaren sorkuntzan bereziki gauzatu zena. Hala, aipagarria da Liberiak 1993 eta 1994. urteetan bizi izan zuen gerra zibilean bake prozesua bultzatzeko armada horrek izan zuen eragina.
Herrialde kideak [aldatu]
Benin
Burkina Faso
Cabo Verde
Boli Kosta
Gambia
Ghana
Ginea
Ginea-Bissau
Liberia
Mali
Niger
Nigeria
Senegal
Sierra Leona
Togo
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/16 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) (Ingelesez) Webgune ofiziala