Kwame Nkrumah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kwame Nkrumah

Kwame Nkrumah edo Francis Nwia Nkrumah (1909 - 1972) Ghanako independentziaren lider politikoetako bat izan zen. Europa eta Amerikan osatu zen, han hainbat mugimendu panaafrikar sortu zituen, estatu bat izateko Afrikako herrien eskubidea aldarrikatuz.

Herriko Konbentzioa alderdi politikoa sortu zuen autodeterminazioa lortzeko, grebak eta manifestaldiak antolatu zituen eta hainbat alditan atxilotua izan zen.

Afrikarentzat sozialismo moderatu batean sinesten zuen, kapitalismoa ukatzeko, inperialismoaren mendeak ekarri baitzituen. Maoren Txinaren aliatu egin zen. Ghanako errepublikaren lider moduan, herrialdearen industrializazioa bultzatu zuen, kakaoaren salmentaren onurez baliatuz.

Txina eta Vietnamera bidaia batez baliatuz, destronatua izan zen 1966an, eta erbestean bizi behar izan zuen Ginean, nahiz eta Errumanian hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kwame Nkrumah Aldatu lotura Wikidatan