Jesse Jackson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jesse Jackson
Jesse Jackson

Jesse Louis Jackson (Greenville, Hego Carolina, 1941eko urriaren 8a) Estatu Batuetako politikari beltza da. Familia pobre batean sortu zen. 1959an, unibertsitatean sartzea lortu zuen. 1964an, Soziologiako ikasketak amaitu zituen, eta ministro baptista egin zuten 1968an. 1965ean, Martin Luther Kingi jarraituz, beltzen eskubideen aldeko ekinaldian hasi zen, Southern Christian Leadership Conference izeneko erakundean, eta Chicago aldera jo zuen Luther Kingek hala eskatuta. Handik aurrera, arrazakeriaren aurkako eta beltzen eskubideen aldeko ekinaldi asko bultzatu zituen Estatu Batuetan. 1983an, Estatu Batuetako lehendakari-hautagai izendatua izateko aurkeztu zuen bere burua, Alderdi Demokrataren aldetik. Ez zuen hautagai izatea lortu, baina Estatu Batuetako politikari garrantzitsuenetako bat da harrez geroztik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesse Jackson Aldatu lotura Wikidatan