Jesus Mari Mendizabal
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jexux Mari Mendizabal | |
| Ezizena | Bizargorri | |
| Jaio | 1949ko urtarrilaren 5a | |
| Ormaiztegi (Gipuzkoa) | ||
Jesus Mari Mendizabal, goitizenez Bizargorri, (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1949ko urtarrilaren 5a) euskal idazlea da. Aspalditik Hondarribian bizi da, eta irakasle lan egiten du.
Bere ezaugarri nagusia herri tradizioaren ezagutza sakona da. Haur eta gazte literatura landu du gehienbat: Alegiak, sudur ondoan begiak (La Fontaineren alegiak, 1985), llargia lekuko (ipuin bilduma, 1989), Roque ttikia (Maupassanten ipuina, 1992), Zelina, Leizezulo eta Kalezulo (gazteentzako kontakizunak). Bertsolaritzan ere jarduna da, bertso irakasle eta gai jartzaile lanetan. Lazkao Txiki gizon txikiaren handitasuna liburua kaleratu du.
Orobat, hainbat liburu euskaratu ditu: 35 kilo esperantza (2004), Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena (2007), Eguzki kolpea (2009).
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Apextegik goiti (1986, Kutxa)
- Kalezulo (1997, Alberdania)
- Leizezulo (1993, Alberdania)
- Zelina (1988, Elkar)
- Ilargia lekuko (1989, Erein)
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.