Jhelum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jhelum ibaia

Jhelum Kaxmir (India) eta Pakistango ibaia da. 790 km2 luze da, iparretik mendebaldera. Kaxmirreko haranetik, Srinagar eta Wular aintziretatik igarotzen da, eta arroila handiak eratzen ditu Pir Panjälen. Pakistanen sartzen da sortu eta 400 km ingurura. Handik aurrera eta Punjab aranean 320 km egin ondoren, Chenab ibaian isurtzen du ura. Manglan eratzen duen uharrari esker ureztatzen da Jhelum garaia sasoi lehorrean. Alexandro Handiak Jhelum zeharkatu zuen K. a. 326an, eta Poros gainditu zuen ibai bazterrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jhelum Aldatu lotura Wikidatan