Jimmy's Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jimmy's Hall (euskaraz Jimmyren Aretoa) 2014ko Ken Loach britainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. 2014ko maiatzaren 22a Canneseko Zinemaldian estreinatu eta Urrezko Palma sariarengatik lehiatu zen. Bertan, Barry Ward, Simone Kirby eta Jim Norton aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1932. urtea, AEBetan 10 urte igaro ondoren, Jimmy Gralton Irlandako jaioterrira amari baserrian laguntzeko itzuli da. Irlandako Gerra Zibila ondoren Irlandako Estatu Askean gobernu berri bat dago. Jimmyk Leitrim konderriko gazteen griñak asetu asmoz eta nahiz eta bere antzinako etsaien (Eliza eta irlandar jauntxoak) sumina piztu nahi ez izan, denoi irekia eta askea den 'Aretoa' berrirekitzea erabaki du, bertan eskualdeko gazteak dantzatzera, ikastera edota solastera biltzen direlarik. Aretoaren arrakasta berehalakoa izango da, baina Jimmyk gazteengan duen eragina eta bere ideia erradikalak ez dira herritar guztien gustokoak izango.

Aktoreak

Kanpo loturak