Hidden Agenda (1990eko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hidden Agenda
Datuak
Jatorrizko izenburua Hidden Agenda
Izenburua euskaraz Ezkutuko Egunkaria
Urtea 1990
Estreinaldia 1990eko azaroaren 21a
Generoa Thriller
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 108 minutu
Zuzendaria
Ken Loach
Ekoizleak
Eric Fellner
Gidoilariak
Jim Allen
Aktoreak
Frances MacDormand
Brian Cox
Brad Dourif
Maurice Roëves
Musikagileak
Stewart Copeland
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Sariak
1990eko Canneseko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria

Hidden Agenda (euskaraz Ezkutuko Egunkaria) 1990eko Ken Loach zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Filma honetako honako aktore hauek antzeztu zuten: Frances MacDormand, Brian Cox, Brad Dourif eta Maurice Roëves.

1990eko Canneseko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria irabazi eta Europar Filma Onenaren Goya Sarirako izendatua egon zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkada, Ipar Irlanda. Giza Eskubideen aldeko Paul Sullivan (Brad Dourif) estatubatuar abokatua IRArekin lotura duen pertsona batekin doalarik, Britainiar Espioitzak lekuko arriskutsua izan daitekelakoan estatubatua abotakua erailtzen du.

Erailketa ondoren Sullivan abokatuaren Ingrid Jessner (Frances McDormand) neskalagun eta lankidea bere mutilagunaren erailketaren zergatia jakiteko asmoz Ipar Irlandara bertaratu eta Peter Kerrigan poliziari (Brian Cox) erailketa kasuaren ikerketa eta galdeketetan lagunduko dio, hauen ondorioz Sullivan abokatua bi gizonek tirokatu zutela jakinen dutelarik, erailketaren arrazoia grabaketa bat duen kaset misteriotsu bat dela ere argitaratuko da.

Grabaketa honen egilea Harris kapitaina da (Britainiar Espioitzako kide-ohia, une hartan britainiarrengandik ezkutatuta dagoena), grabaketa honetan britainiar buruzagi militarrak eta Alderdi Kontserbatzailearen kideak Margaret Thatcher presidentea boterera iristeko eman zuten bultzadaren inguruan mintatzen dira, hortaz grabaketa hori Britainiarrentzat oso material arriskutsua izateaz gain, ezkutuan mantendu beharreko gauza da. Ustekabean, Harris kapitainak Dublin hirian Irlandar Errepublikarren laguntzaz britainiar espioietatik ezkutuan dagoela Jessnerri grabaketa eskuan ematen dio, baina Britainiar Espioitza Zerbitzuak Harris kapitaina topatu eta bertan hiltzen du. Honela grabaketa hura egiaztatzeko Harriz kapitaina hilta dagoela, grabaketa bera zokoratua gelditzen da.

Gainera, filmaren amaieran Kerrigan inspektoarearen nagusiek ikerketan aurrera jarrai dezan eragoztzi eta ixilik egotera derrigortzen dute, ikerketak hark oraindik ixilpeko azpijoko hangiagoa jendaurrean argitaratu dezakelakoan. Jessner oraindik grabaketaren jabe da, eta filmaren arabera grabaketa ezagutzera ematen du, nahiz eta hura inork sinistuko ez duen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]