Joan Perez de Betolatza
- Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; Betolatza herria gaitzat duena beste hau da: Betolatza
Joan Perez de Betolatza, Joan Perez Betolatzako edo, laburtuta, Betolatza (Betolatza, Araba, XVI. mendea - Ozkabarte, Errioxa, ~1600)[1] apaiza eta euskal idazlea izan zen.
Kalagorriko Pedro Manso Zuñiga kardinalak eskatuta, ezaguna dugun euskarazko lehen kristau dotrina idatzi zuen, Bilbon: Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze. Erdarazko dotrina baten euskarazko laburpena da. 1596an argitaratu zen, eta oso liburu garrantzitsua da literaturari eta kulturari dagokionez. Izan ere, Arabako euskararen lekuko da, bai eta Bizkaieraz idatzi den testu argitaratu zaharrena ere (Lazarragaren eskuizkribua ez zen 2004 arte argitaratu).
Koldo Zuazok zehaztu duenez, Arabako sartaldeko azpieuskalkian idatzi zuen Betolatzak. Erabili zituen arkaismoak alde batera utzita, gaur egun Arratia-Otxandio aldean egiten den euskararen antz handia du.[2]
[aldatu] Betolatzaren doktrina
Hauxe da Betolatzak idatzitako Aita Gurea (El Pater Noster en Basquenze):
| « | AYTA gurea,
Ceruetan çagoçana. Sâtificadua Içandila çure içena Etorrividi gugana çure Ereynua Eguinvidi çure borondatea, nolan Ceruan, alan lurrean emon eguiguçu egunean eguneango gure oguia da parcatu eguiguçuz gure pecatuac, guc gueure çordunay parquetan deustegunaleguez da echiezeyguçu jausten tentaciñoan, baya libradu guaiguiçuz gach gustiric. Amen Iesus. |
» |
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Betolatza, Literaturaren Zubitegian.
- (Euskaraz) Doctrina Christiana en Romanze y Basquenzeren traskripzioa
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |