Arratia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arratia

 Bizkaia
Bizkaia - Arratiaren kokapena.svg
Azalera  km²
Biztanleria 13.500 (2010)
Dentsitatea bizt / km²
Udalerriak Arantzazu, Areatza, Arteaga, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri
Herririk handiena Igorre (4.239 biztanle)
http://www.arratia.net/

Arratia Bizkaiko hegoaldean dagoen eskualde naturala da.

Eskualdean 13.500 biztanle bizi dira. Igorre da udalerririk populatuena (4.068 herritar 2006an) eta Ubide biztanle gutxien daukana (157).

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide ditu Zuia-Gorbeialdea Arabako eskualdea hegoaldean, Nerbioi ibarra mendebaldean eta Durangaldea (Bizkaia) ipar eta ekialdean.

[aldatu] Udalerriak

Bederatzi udalerriz osatuta dago ibarra, biztanleen kopuruaren arabera ordenatuta hauexek direla:

[aldatu] Inguru naturala

[aldatu] Ibaiak

Arratia eta Indusi ibaiek zeharkatzen dute.

[aldatu] Mendiak

Gorbeiako mendilerroak hegoaldean eta Aramotzekoak ipar-ekialdean banatzen dute eskualdea Zuia-Gorbeialdeatik eta Durangaldetik, hurrenez hurren.

Hauexek dira tontorrik altuenak:

  1. Gorbeia (1.481 m).
  2. Lekanda (1.302 m).
  3. Arrietabaso (1018 m.).
  4. Kanpantorreta (1002 m.)
  5. Leungane (1.009 m).

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Arratia eskualde guztiz euskalduna da, biztanleria osoaren %75ak baino gehiago euskera erabiltzen baitu egunerokotasunean. Hala ere, desberdintasun handiak daude herri batzuen eta besteen artean. Gauzak horrela, esan ohi da Zeanuri dela udalerririk euskaldunena, eta Areatza erdaldunena. Euskal hiztunen portzentajearen arabera, UEMAko kideak dira Arteaga, Dima eta Zeanuri herri arratiarrak. Orokorrean, Mendebaleko euskararen aldaera bat dute jatorrizko euskalkia eskualdean.

Arratia eskualdeko euskera gorde ta berreskuratzeko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk Geure Berbategie programa. Programa honek bertoko euskeraren mantentzea bideratu nahi du, eta horretarako kanta herrikoiak, esaerak, aditzak, lexikologia, toponimia etab. aztertu eta ikasi dira, betirako gordetzeko asmotan. Etengabeko lana da, egunero-egunero berriztu beharrekoa. Aipatutako kantak ezagutarazteko asmotan, AK-37 taldea sortu da, Igorreko Institutuko ikasleek osatuta. Talde honek gerra zibilaren garaiko kantak moldatu eta musikaz nahastu ostean, diska bat argitaratu dute; baita Bizkaia osotik kontzertuak eskeini ere.

Geure berbategie

[aldatu] Musika

Ibarrak albokari handiak eman ditu tradizionalki, azpimarratzekoak Anbrosio Gorostiaga, "Anbros" (Igorre, 1867-1926), Silbestre Elezkano, "Txilibrin" (Igorre, 1912-2003) eta Leon Bilbao (Artea, 1916-1990) izanda.

Panderojole famatua izan zen Maurizia Aldeiturriaga (Zeberio, 1904-1988), Leon Bilbaoren emaztea izan zena.

[aldatu] Literatura

XX. mendean jaiotako Juan Mari Atutxa (Dima, 1959-) idazlea eta Igor Estankona (Arteaga, 1977-) poeta nabarmenduko ditugu.

[aldatu] Garraiobideak

Arratiako tranbiak eskualdea XX. mendeko lehenengo erdialdean lotu zuen Bilborekin alde batetik eta bestetik Durangorekin eta grrantzia handikoa izan zen sasoi hartan.

Gaur egun Bizkaibusen bidez Arratiatik Bilbo eta Durangorako loturak errepidez egin daitezke, bai eta eskualdeko herri guztien artean ere. Beste alde batetik EuskoTrenek ahalbidetzen du lotura horixe Lemoa eta aipatutako bi udalerrien artean, Gipuzkoarantz ere trenbidez zabalik dagoelarik. Hala ere, Gasteizerako lotura ez dago antolaturik garraiobide publikoekin, geografikoki hurbil egon arren.


[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Arratiar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak