Joas Judakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joas Judakoa, gutxi gora-behera K. a. 836 eta K. a. 797 bitartean gobernatu zuen Judako errege bat izan zen.

Okozias Judakoa eta Sibia izeneko Bersebako emakume baten semea eta bere amaordea eta aurreko erregina izan zen Ataliak egin zuen sarraskitik bizirik irten zen bakarra. Ezkutuan babestu zuen Joyada apaiz gorenak olioztatu zuen.

Zazpi urterekin hasi zen gobernatzen, Joyada apaiz gorenak zuzendua.

Biblian nabarmendutako bere lanen artean, ekonomia goraldi bat egon zen Ataliaren erregealdian larriki kaltetutako tenplua zaharberritzeko dirua biltzeko. Diru horrekin, tresna erlijiosoak ere egin ziren, baina ezin izan zituen erresumako beste idolo batzuen tenpluak ezabatu, eta, beraz, jendeak, beste jainko batzuk gurtzen jarraitu zuen.

Dena bare eta lasai joan zen bere gidari izan zen Joyada apaiz gorena hil zen arte. Joas eta erresumako beste buruzagi batzuk, erlijioari ezikusia egiten eta arreta beste gurtza batzuei jartzen hasi ziren, Joas abisatu zuten profetak, ez ziren entzunak izan, eta Zakariasek, Joyadaren semeak ere abisatu zion, baina Joasek, Zakarias hil egin zuen eta tratu txarrak ematea agindu zuen.

Gertaera hauen ondoren, Joasek, ondorio latz bat jasan zuen, aramaikoak, Jerusalem erasotzera doaz, eta buruzagi guztiak hiltzen dituzte. Joasek, honek lortutako gauza preziatu guztiekin harrapakin bat eman behar dio, tenplurako egin zituen lanik gabe geratuz. Inbasioaren ondoren, aramaikoak joan egin ziren, baina Joas larriki gaixo utzi zuten.

Krisiaren ondoren, bere ofizialetako batzuk, bere aurka konspiratzea erabaki zuten, ohean zegoen bitartean hil zuten, Bet-Milon. Bere oinordekoa, Amasias izan zen.


Aurrekoa
Atalia
Judako erregea
K. a. 836-K. a. 797
Ondorengoa
Amasias