John Boynton Priestley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (Bradford, Yorkshire, 1894 - Alveston, Warwickshire, 1984). Bere garaiko gizarteari buruzko kritika zorrotza egin zuen bere obretan. Antzezlanei dagokienez aipagarri da The Glass Cage (1957). Arrakasta handia lortu zuen 1930. urtean Angel Pavement (Aingeruaren karrika) eleberriari esker. Famatuak dira orobat Bright Day (1946) eleberria eta The English Novel (1927) kritika-lana. Charles Dickensen biografia bat ere eman zuen argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]