Peggy Ashcroft

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Britainiar antzezlea (Croydon, Londres, 1907 - Londres, 1991). Londresko Central School of Dramatic Art-en graduatu zen, eta 1926an ekin zion antzezle-lanari. Erresumako antzerki-talde nagusietan aritu zen: Old Vic-en, John Gielgud ospetsuaren West End-en, The English Stage Company-n, The Royal Shakespeare Company-n eta The National Theatre-n, besteak beste. Ashcroftek Henrik Ibsen-en, John Webster-en, Anton Txekhov-en eta, bereziki, Shakespeareren pertsonaiak antzeztuz bereganatu zituen gorespenik bizienak. Zenbait filmetan ere aritu zen: The Thirty-nine Stepsen, Quiet Weddingen, The Nun´s Storyn eta Madame Sousatzkan. Baina 1984an jo zuen gailurra, eta bi sari garrantzitsu eman zizkioten: bata, A Passage to India filmean Moore andrearena egiteagatik, eta, bestea, The Jewel in the Crown telebistako saileko Barbie Batchelor-en rolagatik. 1951n, Britainiar Inperioaren Ordenako Agintari izendatu zuten, eta, 1956an, ordena bereko Andre Agintari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]