John Eliot Gardiner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Eliot Gardiner.

John Eliot Gardiner (Fontmell Magna, Dorset, Ingalaterra, 1943ko apirilaren 20a) Erresuma Batuko orkestra-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-ikasketak egin zituen Cambridgen, eta Thurston Darten ikasle izan zen Londresko Unibertsitatean. Parisen, Nadia Boulangerrekin ikasi zuen. 1964an, Monteverdi Abesbatza sortu zuen, eta handik hiru urtera, Monteverdiren Bezperen emanaldi bat antolatu zuen, haren jaiotzaren laugarren urteurrena ospatzeko. Hurrengo urtean, Monteverdi Orkestra sortu zuen. 1969an, Wolfgang Amadeus Mozarten Xirula miragarria gidatu zuen Sadler's Wellsen, eta 1973an Christoph Willibald Glucken Ifigenia Tauriden, Covent Gardenen. 1975ean, Abaris eta Boreadaken Londresko estreinaldia gidatu zuen.

1982an, Lyongo operako musika-zuzendaria izendatu zuten, eta bost urtez aritu zen han lanean. 1990ean, antzinako musika tresnen orkestra bat sortu zuen, Orchestre Révolutionnaire et Romantique, erromantizismoko musika jotzeko. 1991tik aurrera, Hanburgoko Norddeutsche Rundfunk Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia da.

Besteak beste, Gluck, Mozart, Johann Sebastian Bach, Hector Berlioz, André Campra, Pier Francesco Cavalli, Emmanuel Chabrier, Georg Friedrich Händel, Claudio Monteverdi, Henry Purcell eta Jean Philippe Rameauren obrak grabatu ditu. Grabazioen artean aipatzekoa da, 2000. urtean, Bach Cantata Pilgrimage ("Bachen kantaten erromesaldia"); grabazio honetan 52 asteetan zehar Bachen kantata guztiak jo zituzten Europan eta Estatu Batuetan.

Erresuma Batuko Elisabet II.ak erreinuko zaldun izendatu zuen, 1998an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Eliot Gardiner Aldatu lotura Wikidatan