John Fletcher
Wikipedia(e)tik
John Fletcher antzerkigile ingelesa (Rye, 1597 - Southwark, 1625). Cambridgen egin zituen ikasketa klasikoak, antzerkigintzan hasi aurretik. Francis Beaumont laguntzailearekin batera, hogeiren bat komedia idatzi zituen, asmaketaren aldetik harrigarrizko gertariak eskainiz, grinak azpimarratuz eta hizkuntza oparotasuna hautatuz. Beaumont hil eta gero (1616), Massinger, Ben Johnson, Tourneur eta Middleton izan zituen laguntzaile.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.