John Patrick MacEnroe
Wikipedia(e)tik
John Patrick MacEnroe Estatu Batuetako tenis-jokalaria, 1980ko hamarkadako tenis-jokalari handienetarikoa (New York, 1959). Lau bider irabazi zuen Flushing Meadows-eko lehiaketa (1979, 1980, 1981 eta 1984), hiru bider Winbledon-ekoa (1981, 1982, 1984), hiru aldiz Masters-a (1978, 1983, 1984) eta lau aldiz Davis Kopa (1978, 1979, 1981 eta 1982), maila apalagoko beste lehiaketa askorekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.