Jon Manteca
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jon Manteca Cabañes | |
| Ezizena | El Cojo Manteca | |
| Jaio | 1967 | |
| Hil | 1996ko maiatzaren 25a | |
Jon Manteca Cabañes, ezizenez El Cojo Manteca (1967, Arrasate, Gipuzkoa - 1996ko maiatzaren 25a, Orihuela, Alicante) 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatear bat izan zen.
1983ko urtarrilaren 23an argindar dorre batetara igo eta elektrizitate deskarga bat jaso ostean erori ondoren, hanka bat galdu eta buruan zauri larriak jasan zituen. Ondoren, etxerik gabe, punk janzkeraz eta hemendik harata ibili zen.
1987ko urtarrilaren 23an Madril hirian ikasleen manifestazio batean zehar telebistako irudietan kaleko hainbat seinale apurtuz agertu ondoren estatu mailan nahiz nazioartean ospetsu bilakatu zen, ordudanik El Cojo Manteca ezizena bereganatu zuelarik. Ironikoki, bera ez zen ikaslea, baina une hartan manifastazioa piztu zenean bera kale haietan bertan zebilen.
1996ko maiatzaren 25ean Orihuela udalerriko Vega Baja ospitalean 29 urte zituela eta HIESaren ondorioz hil zen.