José Ferrater Mora
Wikipedia(e)tik
José Ferrater Mora (Bartzelona, 1912 - ibidem, 1991) kataluniar filosofoa izan zen. Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen filosofia-ikasketak. 1939. urtean erbestera jo zuen, eta Estatu Batuetan finkatu zen 1947. urtean. 1941. urtean Diccionario de filosofia (Filosofia hiztegia) obra argitaratu zuen. Espainiako XX. mende hasierako filosofoei buruzko saioak idatzi zituen, eta zientifismoaren eta existentzialismoaren arteko bide "integrazionista" proposatu zuen bere obran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.