Jose Maria Elosegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Elosegi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1958
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2015eko urriaren 29a (56/57 urte)
Familia
AitaJose Maria Elosegi Amundarain
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEHUko Zuzenbide Fakultatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdokumentalista, gidoilaria eta unit production manager (en) Itzuli

Jose Maria Elosegi Itxaso (Donostia, 1958ib., 2015eko urriaren 29) dokumentalgile, ekoizpen zuzendari, gidoilari, hizlari eta bidaiazalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide lizentzia lortu zuen: marketing masterra. Haren bozkario nagusia bidaiak, kirola eta literatura izan ziren. 1990etik aurrera, dokumentalen munduan aritu zen buru-belarri. Arlo horretan denetatik egin zuen: zuzendari lana, gidoilariarena, argazkilariarena... 140 herrialdetara bidaiatu zuen. Kirolari gisan, Espainiako tiro txapelduna izan zen eta biatloi selekzioko kidea. 2015eko martxoan, Sociedad Geográfica Españolak Imagen Saria eman zion. Gaixotasun luze baten ondorioz Donostian hil zen.[1]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Maria Elosegik dokumental eta dokumental sail asko egin zituen:

  • La ruta de los exploradores, 1994-1995, TVEn. Ekoizpen zuzendaria izan zen. 13 saio.
  • Of Tales and Travels, 1996-1997, 13 saio.
  • La ruta de Samarkanda TVEn. Gidoilaria eta ekoizpen zuzendaria.
  • Sahel, la frontera herida, 2002.
  • La ruta del encuentro, 2003.
  • Los ojos del Himalaya, 2005.
  • Líbano, la otra orilla, 2006.
  • La sonrisa de los inuit, 2007.
  • El peine del viento. Ingeniería de su colocación, 2008. María Elósegui‎ arrebarekin batera egin zuen. Haien aita Jose Maria Elosegik, ingeniaria ogibidez, Eduardo Chillidaren lana lekuratu zuen eta prozesu hori dokumentalaren bidez azaltzen zen.
  • El mundo a pie. 13 saio, muntaketa prozesuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]