Juan Antonio Lavalleja

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Antonio Lavalleja.

Juan Antonio Lavalleja y de la Torre (Santa Lucía, Minas, Espainiar Inperioa, 1784ko ekainaren 24a - Montevideo, Uruguai, 1853ko urriaren 22a) Uruguaiko abertzalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaldarren aurka borrokatu zen 1816an atxilo hartu zuten arte. Brasilen independentzia lortu zenean aske geratu zen, eta 1825ean beste 32 lagunekin lehorreratu zen Uruguaiko Ekialdeko Zerrenda delakoan. Brasildarren aurka altxatu zuen herria, bi garaipen militar lortu, eta Uruguaiko independentziaren aldeko aldarrikapena onartua izatea lortu zuen. 1832-1834 urteetan Rivera lehendakariaren aurka borrokatu zen zurien buruzagia zela, baina gerra galdu ondoren Brasila erbesteratu behar izan zuen bigarrenez. 1836an Uruguai inbaditu zuen, eta bertako gobernuburu izan zen Rivera eta Floresekin batera (1853).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Antonio Lavalleja Aldatu lotura Wikidatan