Juan Bosch
Juan Bosch (La Vega, Dominikar Errepublika, 1909 - Santo Domingo, Dominikar Errepublika, 2001) politikaria izan zen. Leónidas Trujilloren diktaduraren aurka jardun zuen, eta Dominikar Alderdi Iraultzailea sortu zuen 1939an. Erbestean bizi izan zen 1942tik 1961era. Trujillo hil zutenean (1961), sorterrira itzuli, eta presidente hautatu zuten hurrengo urtean. Handik zazpi hilabetera, armadak kendu zuen kargutik, komunistei lagundu izanaz salatuta, eta erbestera alde egin zuen berriro. 1965ean, berriz ahalegindu zen lehendakaritza bereganatzen, baina Estatu Batuen esku-hartze militarrak zapuztu zuen ahalegina. 1966an, galdu egin zituen hauteskundeak Joaquín Balaguerren aurka, eta 1973an Dominikar Askapenerako Alderdia sortu zuen. 1978tik 1990era, lau bider aurkeztu zen hauteskundeetara, eta beste horrenbeste aldiz galdu zuen.
Bestalde, dominikar literaturako idazle gailenetako bat izan zen. Ipuin eta kontakizun asko idatzi zituen, baita saiakera-libururik ere: Crisis de la democracia de América en la República Dominicana (1964).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.