Juan Ezenarro Mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Ezenarro
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Ezenarro Mendia
Ezizena Txori-txiki
Jaio 1890
Antzuola (Gipuzkoa)
Hil 1945eko urtarrilaren 19a
Irun (Gipuzkoa)

Juan Ezenarro Mendia "Txori-txiki" (Antzuola, Gipuzkoa, 1890 - Irun, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 19a) euskal olerkaria zen. 1915ean Irunen jarri zen bizitzen baina Hendaian herbesteratu zen Espainiako Gerra Zibilagatik. 1944an Irunera itzuli zen. Han hil zen urte bat beranduago.

Lanak

Batik bat Euskal Esnalea, El Bidasoa eta Euskalduna agerkarietan idatzi zituen bere olerki gehienak. Bere poesia nagusiak Pachi arro (1918) eta Agur Bidasoa (1924) dira.

Euskal Herriari eta maitasunari opaturiko poema batzuk ondu zituen: Amari (1917), Amaren maitasuna (1917), Euskaldunak, Entzun euskalduna eta Arrantzalia.

Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak