Juan Guzmán Cruchaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Guzmán Cruchaga

Bizitza
JaiotzaSantiago1895eko martxoaren 27a
Herrialdea Txile
HeriotzaViña del Mar1979ko uztailaren 21a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diplomazialaria eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Juan Guzmán Cruchaga (1895eko martxoaren 27a - 1979ko uztailaren 21a) txiletar poeta eta diplomazialaria izan zen. Txileko Literatura Sari Nazionala irabazi zuen 1962an. Guzman Cruchaga euskal jatorrikoa zen. [1] Juan José Guzmán Guzmán eta Amelia Cruchaga Aspillagaren semea zen. 1905etik San Inazioko ikastetxean ikasi zuen, 1912an humanitate ikasgaiak amaitu zituen. 1913an Txileko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean matrikulatu zen, hirugarren ikasturtean bertan utziz.

Kontuen Auzitegian langile gisa kontratatu zuten, eta 1917ra arte bete zuen lana. Zig-Zag aldizkarian kolaboratu zuen, bere kabuz poeta bihurtuz, gero bere lehen liburua argitaratu zuen: "Juan al Brasero".

1917an hasi zen bidaiatzen, noizean behin Txilera laburki itzuliz. Gero , Mexikoko Tampicon kontsul izendatu zuten, lortu zuen lehen postu diplomatikoa baino ez zen izango.

Idazten jarraitu zuen, ospetsu bihurtuz, eta 1962an Txileko Literatura Sari Nazionala jaso zuen.

Juan Guzmán Cruchaga Viña del Maren hil zen 1979ko uztailaren 21ean. Raquel Tapia Caballerorekin ezkondu zen. Juan Guzmán Tapia epaile ohiaren aita da .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]