Juan Miguel Echevarría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Miguel Echevarría

Bizitza
JaiotzaCamagüey1998ko abuztuaren 11 (25 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakatleta eta luzera-jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14674278 Edit the value on Wikidata

Juan Miguel Echevarría Laflé (Camagüey, 1998ko abuztuaren 11) kubatar atleta da, luzera jauzian espezializatua. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte zituela hasi zen atletismoan herriko eskolan eta 16 urterekin 8 metrotik gorako jauzia egin zuen, 8'05 hain zuzen ere. Urte hartan Calin jokaturiko 18 urtez azpiko munduko txapelketan laugarrena izan zen.

2017tik aurrera Daniel Osorio du entrenatzaile. 2018ko Birminghamgo pista estaliko munduko txapelketan ez zen faboritoa domina lortzeko. Luvo Manyonga hegoafrikarrak 8'44m-ko jauzia egin eta dena erabakita zegoela uste zenean Juan Miguel Echevarríak 8'46m-ko azken jauzia egin eta urrezko domina eskuratu zuen[1]. Pista estaliko munduko txapelketan urrea lortu duen atleta gazteena bihurtu zen, 19 urte eta 203 egun zituelako. Urte berean 8'83 metrotako jauzia egin zuen baina ez zen ofizialtzat hartu haizeak +2'1 m/s-koa baitzen une hartan. Hala ere 23 urtean egindako marka onena izan zen. Egun batzuk beranduago Bad Langensalzan (Alemanian) 8'68m-ko jauzia egin zuen, oraingoan ofiziala.

2019an Habanan jokaturiko Kubako Kopan 8'92m egin zituen, oraingoan ere haizea +3'3 m/s zuela, eta beraz ez-ofiziala[2]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Miltiadis Tentoglou greziarrarekin 8'41 metrotako jauzian berdinduta. Tentoglouk azken jauzian lortu zuen Echeverríarekin berdintzea eta bakoitzaren bigarren jauzi luzeenak eman zion garaipena greziarrari[3].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Japonia Tokio 2020 2. lekua, zilarrezko domina luzera jauzia 8'41m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Kolonbia Cali 2015 (gazte mailakoa) 4.a luzera jauzia 7'69m
Erresuma Batua Birmingham 2018 (Indoor) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'46m
Qatar Doha 2019 3. postua, brontzezko domina luzera jauzia 8'34m
Pan Amerikar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Kanada Edmonton 2015 (gazte mailakoa) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia
Peru Lima 2019 1. postua, urrezko domina luzera jauzia

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aire librean: 8'68m (Bad Langensalza 2018) - haizea +1'7m/s
    • Ez ofiziala: 8'92m (Habana 2019) - haizea +3'3m/s
  • Pista estalian: 8'46m (Birmingham 2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) EFE, Por. (2020-01-15). «El prodigioso Juan Miguel Echevarría saltará en Madrid» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Atletismo: Juan Miguel Echevarría salta 8,92 metros» Mundo Deportivo 2019-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. (Ingelesez) «Miltiadis Tentoglou secures gold for Greece in men's long jump; Cuba's Juan Miguel Echevarria takes silver» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]