Juan Pablo García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Pablo
Izen osoa: Juan Pablo García Jiménez
Jaiotza data: 1964ko abenduaren 28a (59 urte)
Jaioterria: Logroño ( Espainia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Erretiratua
Postua:
Debutatze data: 1994ko otsailaren 19a
Erretiratze data: 2003ko azaroaren 29a
Erretiratze pilotalekua: Deportivo pilotalekua

Juan Pablo García Jiménez (Logroño, 1964ko abenduaren 28a), pilota munduan Juan Pablo bezala ezaguna, errioxar pilotari ohia da, palan jokatzen zuena. Daniel bere anaia ere palaria izan da.

Paletan eta pala motzean Sub-22 sailean Munduko Txapeldun izan zen 1984an. Bilbon hasi zen profesional bezala 1994. urtean. 1995. urtean Espainiako binakako txapelketa erdietsi zuen bere anaia Danielekin batera; 1996an Euskadiko txapeldun izan zen eta 1999an Urrezko Pala torneoan garaile izan zen, besteak beste. Eusko Basque enpresari lotutako jolakaria da pilotari errioxarra. Profesionaletarako jauzia egin aurretik Espainiako txapeldun izan zen 1984tik 1993ra, baita munduko txapeldun 1986an Gastezien Munduko X. Pilota Txapelketan eta Kuban 1990ean ospatu zen Munduko XI. Pilota Txapelketan, larruzko pilotaz jokatuz; Bartzelonako Olinpiar Jokoetan ere urrezko domina lortu zuen.


Biografia
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]