Juan de Padilla
Wikipedia(e)tik
Juan de Padilla (Toledo, 1484 - Villalar, 1521) gaztelar aristokrata izan zen, Gaztelako comunero edo komunitatezaleen burua.
[aldatu] Biografia
1519an Gaztelako komuneroen alde jarri zen, enperadoreak goi mailako karguetatik baztertu zuela eta. Komuneroen buruzagi nagusi egin zuten; Tordesillasko hiria beretu zuen, baina huts egin zuen Joana erregina matxinatuen alde jartzeko ahaleginetan. Padillaren ostea Villalarren garaitu zuen inperioko armadak (1521); Padilla preso hartu eta hurrengo egunean hil zuten, Juan Bravo eta Francisco Maldonado buruzagiekin batera. Padillaren alargunak borrokari eutsi zion hurrengo hilabeteetan, baina etsi behar izan zuen inperioaren aurrean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
