Enperadore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Napoleon Bonaparte enperadorea.

Enperadorea Inperioko buru den gizonezko agintaria da[1]. Emakumea bada, enperatriza du izena. Titulua Erromatar Inperioan sortu zuten. Latinez imperator "komandantea" edo "irabazlea guduan" esan nahi zuen, hauek berez imperiuma edo gudarosteen zuzendaritza zutelako. Titulua aldi baterakoa zen eta lehendabizikoz Zesar Augustok erabili zuenean zentsu militarra zuen, politikoki princeps civium titulua erabili baitzuen. Erromatar Inperioaren erorialdia eta gero, latina hizkuntza administratibo bilakatu eta errege nagusiek titulu hori aldarrikatu zuten beraientzat, egungo esanahia hartuz. Hedaduraz, Inperio nagusi batzuetako buruzagiek, adibidez Txina edo Japoniakoek, titulu hori erabili zuten nahiz eta bere jatorrizko hizkuntzetan ezberdina izatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enperadore Aldatu lotura Wikidatan


Politika Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.