Judith Anderson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Judith Anderson
Judith Anderson
Datu pertsonalak
Izen osoa Frances Margaret Anderson-Anderson
Jaio 1897ko otsailaren 10a
Adelaide, Australia (AustraliaAustralia)
Hil 1992ko urtarrilaren 3a
Santa Barbara, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Rebecca
Laura
Cat on a Hot Tin Roof
IMDB IMDBko fitxa


Judith Anderson (Adelaide, Australia, 1897 - Santa Barbara, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1992) antzezlea izan zen.

Oscar sarirako proposatu zuten, 1940ko Rebecca filmean etxezain bihotz txarrekoarena egiteagatik, eta Tony saria eman zioten, Robinson Jeffersen Medea antzerki obran (1947) egindako lanagatik. Antzerkian eta zineman aritu zen. Cobra obran (New York, 1924) lortu zuen bere lehen arrakasta. Andersonen itxura ikusgarria eta estilo dramatikoa pertsonaia korapilatsu eta gaiztoetarako ziren egokiak, eta halakoak egin zituen gehienetan: Nina, Eugene O´Neillen Strange Interlude obran; Lavinia, egile beraren Mourning Becomes Electran; Gertrude, Hamleten, eta, batez ere, Lady Macbeth indartsua, telebistako bi Emmy sari ekarri zizkiona.

Andersonek hainbat filmetan lan egin zuen, adibidez Rebecca (1940), King´s Row (1941), All Through the Night (1942), Laura (1944), The Furies (1950). 1958an, Big Mamaren paperean aritu zen, Tennessee Williamsen Cat on a Hot Tin Roof antzerkian, eta, 1980an, familia bateko matriarka aginduzale bat jokatu zuen, Estatu Batuetako telebistako Santa Barbara eleberri antzeztuan. 1960an, Britainiar Inperioaren Ordenako Andre Agintari izendatu zuten.


Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Judith Anderson Aldatu lotura Wikidatan
Judith Anderson, ezkerrean, Mrs. Danversen paperean, Alfred Hitchcocken Rebecca filmean.