Jules Dupuit
Wikipedia(e)tik
Jules Dupuit (Fossano, Italia, 1804ko maiatzaren 18 - Paris, 1866ko irailaren 5) frantses ingeniari eta ekonomialari bat izan zen. Ekonomian, ezaguna da marjinalismoaren eskolakoa izateagatik. Eskola horren barruan, utilitate marjinal beherakorraren ideia landu zuen eta horrela, eskari-funtzioa ere beherakorra izan behar zela baieztatu zuen. Liberalismoaren defendatzaile izan zen.
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |